Translate

2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala

                                                  Santa Juana eguna ospatzen HHn

Gaurkoan Santa Juana nor zer ikasi dugu.
Bere bizitzaren berri izan eta lanketatxo bat egin dugu.
Gora Santa Juana!






















2018(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea

URTARRILAK 30.
BAKEAREN EGUNA , HAUR HEZKUNTZAN.


Gaurkoan Bakearen inguruan  solas aldian ibili gara ikastolan.


Hemen bideo txiki bat.




2017(e)ko azaroaren 21(a), asteartea

                                 MARIA HAURRAREN EGUNA HAUR HEZKUNTZAN.


Gaur Maria Haurraren eguna ospatzen gabiltza ikastolan.
Oraingoan, Errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren pertsonekin bat egitea nahi izan dugu, horregatik  gaurko egunean, gure ikasleekin, lanketa berezia egin dugu.

Goizean goiz eskerrak ematera joan gara, ikastolako elizara eta bertan Maria Haurraren irudia ikusi dugu.

MARIA HAURRA.







                                      






Ondoren Errefuxiatu kanpamenduen inguruko lanketa unkigarria egin dugu .
BEBEren istorioa ezagutu, bere sentimenduekin bat egin, kanpamenduetan nola bizi diren ikusi eta hemendik nola lagundu dezakegun partekatu  dugu.












Oraingoan ere portatu zarete, eta Ikastolatik  luzatutako Bilketa kanpainarekin bat egin duzue,
eta #luzatueskua -rekin bat egin duzue.


                                                               Eskerrik asko.




2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

MARTXAN DAUKAGU ERREFUXIATUEI LAGUNTZEKO KANPAINA. DENON ARTEAN ASKO EGIN DEZAKEGU. EKINTZA XUMEEK MUNDUA ERALDATU DEZAKETE!



Zuen ekarpenak egin nahi izanez gero, azaroaren 24ra arte (ostirala) bilduko ditugu materialak. Anima zaitezte!

2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

                      Siriako errefuxiatuen aldeko
                    Karabana Solidarioa.

Frantziako Calais/Belgrado... inguruko kanpamenduetan dauden errefuxiatuentzat bilketa egiten gabiltza ikastolan. Hilabete amaieran, karabana solidario bat irtengo da Iruñetik, jasotako materialak eramateko.


Kanpainan eskatu ditugun  materialen artean, honakoen bilketa egingo dugu ikastolan:

· Elikagai ez iragankorrak: pasta, arroza, lekaleak, gatza, azukrea, irina, olioa, kontserbak…
· Lehen sorospenerako materiala: tiritak, gazak, bendak, ur oxigenatua, alkohola, makuluak…
· Garbitasun pertsonalerako materiala: komuneko papera, xaboi-pastillak, hortzetako eskuilak eta pasta, orraziak, bizarra kentzeko xaflak eta aparra, toallak, pixoihalak
· Material ludiko-didaktikoa: jostailuak, panpinak, margotzeko koadernoak, arkatzak, borragomak, margoak, bolalumak, zorrozkailuak..



Bilketa azaroaren 24ra arte egingo dugu. 
Jaoketa guneak 3 izango dira:
Haur Hezkuntzan,  Lehenengo solairuan, material gelaren ondoko txokoan, eta bigarren solairuan, estudioan, tarima ondoan.

Aldez aurretik, eskerrik asko guztioi.







Animatu! Oraindik garaiz zabiltza!!


2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala



Gaurkoan Santa Juana eguna ospatu dugu ikastolan.
Santa Juanaren bizitza ikusi eta entzun ondoren, talde kooperatiboan bere bizitzako pasarte garrantzitsuenak biñetatan antolatu  ditugu.