Translate

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

KONTURATZEKE bideoaren aurkezpena Haur Hezkuntzako ikasleei.




Aste hontan, ikastolako aretoan bildu gara "KONTURATZEKE" abestiaren bideoa ikasleei aurkezteko.
Ikaragarri gustatu zaie,
                         
BERRIZ, BERRIZ, BERRIZ ...ohiukatzen zuten.






2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

MARIA HAURRAREN EGUNA PRESTATZEN GABILTZA.

Datorren azaroaren 21ean, Maria Haurraren eguna ospatu behar dugu gure ikastolan.
Dagoeneko prestakuntza lanetan hasiak gara.
 Haur Hezkuntzako ikasleak eta 5. eta 6. mailako ikasleak elkarlanean dabiltza.
 Benetan txalogarria denen parte hartzea eta ilusioa!





HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEN PARTETIK,
MILA ESKER GALLINEROKO HAURREKIN BAT EGITEAREKIN!!



2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Haur Hezkuntzako ikasleak

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK GALLINEROKO HAURREKIN.

Gure txikitxoek Gallineroko haurrekin ere bat egin dute. Erropa bilketa sustatzeko kartel koloretsu bat osatu zuten eta primeran pasatu zuten elkarrekin lanean.

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

MELILLAKO HESIA

Melillako hesiak gure golf zelaiak eta pertsonen esperantzak banatzen ditu. Ondoko argazkia ikusi eta gero, norberak egin dezala bere berne hausnarketa.

2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

GALLINERO: GURE PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Gaur goizean gure Ikastolako Goi Mailako Zikloko ikasleek Gallinero herrixkan egindako lana eta bertako jendearekin, eta batez ere umeekin, edukitako esperientzia ahaztezina aurkeztu digute .
Geuk ere parte hartu nahi dugu!.
IMG_20141017_091331


IMG_20141017_091305

IMG_20141017_091207








IMG_20141017_091358
   IMG_20141017_095243

2014(e)ko irailaren 1(a), astelehena

  Hemen dago Macaco-k Bartzelonako San Juan de Dios-eko ospitaleko langileekin, gaixoekin eta senideekin egindako lib-dub solidarioa. Bertan sakatzen den bakoitzean 5 zentimo lortzen dira minbiziaren ikerketarako. Ireki, ikusi eta birbidali! 



       <http://www.youtube.com/watch_popup?v=8WATgU5PduE&feature=youtu.be>
http://www.youtube.com/watch_popup?v=8WATgU5PduE&feature=youtu.be

2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena

ELIKAGAI BANKURAKO ELIKAGAI BILKETA HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzan ere elikagaiak biltzen egon gara gure eskualdeko umeei laguntza emateko eta guk lortutakoa Bokata Solidarioa ekimenarekin lortutakoaz batu eta Bergarako Elikagai Bankura eramango dugu!



2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

JOANA LESTONNAC-EKO EGUNAREN OSPAKIZUNA HAUR HEZKUNTZAN

Joana Lestonnaceko eguna ospatzen egon ginen ere Haur Hezkuntzakook, eta jolas kooperatiboak egin genituen: denok parte hartu genuen eta denok irabazi genuen!



2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea

JOANA LESTONNAC-EKO EGUNA

Joana Lestonnac-eko eguna ospatzen egon gara, meza eduki dugu gogoratzeko eta honen ostean jolasak. Egun zoragarria pasatu dugu!



BOKATA SOLIDARIOA


Bokata Solidarioa ospatzen ere egon gara!.
Bergarako Elikagai Bankurako elikagaiak biltzeko modu atseginez, denok parte hartu dugu, etxetik ekartzen edo Ikastolan bazkaltzen geldituta.
Eguraldiak ere lagundu digu eta egun zoragarriaz disfrutatu ahal izan dugu, helburu argia edukita: lagun hurkoari gure eskua luzatzearena!




2014(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

BOKATA SOLIDARIOA

Ostgegun honetan bokata solidarioa ospatuko dugu: ikastolan geldituko gara bokata jaten eta aterako dugun diruarekin Bergarako Elikagai Bankurako elikagaiak erosiko ditugu: umeentzat esnea hauts eran, zerealak biberoian sartzeko eta potitoak.


Animatu eta parte hartu!.

 Zure laguntza ezinbestekoa da!




2014(e)ko martxoaren 17(a), astelehena

HOMILIA -


Publish at Calameo or read more publications.


Hemen agertzen den dokumentoan Tangerreko artzapezpikuak idatzitako eta egindako homilia aurkezten dugu. Gaia hildako etorkinak dira, estatu españolera sartu nahian. Gutxi dira pertsona etorkinen duintasunaren alde abotsa altxatzen dutenak, baina gogoratu behar dugu gure duintsuna ere jokuan dagoela.
Homilia heldu zitzaigun hizkuntzan berean adierazten dugu.

2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

JOSE ANTONIO PAGOLARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Hemen ikus dezakezue Eliza Bizirik Foroan parte hartu baino lehenago Jose Antonio Pagolari egindako elkarrizketa.  Oso interesgarria da!.




2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

FRANCESC TORRALBAREN ETA JAVIER ELZOREN HITZALDIAK.


Arantzazun 2013ko urriak 31n ospatu zen “Eskola eta baloreak” jardunaldian Javier Elzo eta Francesc Torralba irakasleen hitzaldien bideoak txertatuta daude.

Hezitzaileentzat material aberasgarria izan daitekeelakoan, hemen uzten dizkizuegu bi saioak ikusteko estekak.










2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

MARIA HAURRA EGUNEKO ARGAZKIAK





Maria Haurra egunean ekintza desberdinak egiten egon ginen, Haur Hezkuntzan, lehen Hezkuntzan eta DBH-n!. Hona hemen argazkiekin egindako aurkezpena: