Translate

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

KONTURATZEKE bideoaren aurkezpena Haur Hezkuntzako ikasleei.




Aste hontan, ikastolako aretoan bildu gara "KONTURATZEKE" abestiaren bideoa ikasleei aurkezteko.
Ikaragarri gustatu zaie,
                         
BERRIZ, BERRIZ, BERRIZ ...ohiukatzen zuten.






2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

MARIA HAURRAREN EGUNA PRESTATZEN GABILTZA.

Datorren azaroaren 21ean, Maria Haurraren eguna ospatu behar dugu gure ikastolan.
Dagoeneko prestakuntza lanetan hasiak gara.
 Haur Hezkuntzako ikasleak eta 5. eta 6. mailako ikasleak elkarlanean dabiltza.
 Benetan txalogarria denen parte hartzea eta ilusioa!





HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEN PARTETIK,
MILA ESKER GALLINEROKO HAURREKIN BAT EGITEAREKIN!!



2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Haur Hezkuntzako ikasleak

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK GALLINEROKO HAURREKIN.

Gure txikitxoek Gallineroko haurrekin ere bat egin dute. Erropa bilketa sustatzeko kartel koloretsu bat osatu zuten eta primeran pasatu zuten elkarrekin lanean.