Translate

2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

SANTA JUANA EGUNA OSPATU DUGU IKASTOLAN

Urtero lez, gure ikastolaren fundatzailea izan zen Santa Juanaren eguna ospatu dugu ikastolan. Jai giroan, goiz osoan zehar dinamika eta joku ezberdinekin primeran pasa dute ikasleek.




AURTEN ERE AZOKA SOLIDARIOAN GIRO ONEAN ETA HELBURUAK LORTUTA

Aurreko larunbatean egin genuen Azoka Solidarioan, Euskal Herriko 14 GKEk parte hartu zuten, FISC haien artean, bere lana ezagutzera emanez eta beraien proiektuetarako dirua lortuz. Tailer ezberdinak ere eskaini zituzten gerturatzen zirenak entretenitzeko. Eguraldiak goiza Espoloian pasatzeko aukera eman zigun azkenean, eta giro polita eta alaia izan genuen. Ikastolako langile eta ikasle askoren laguntzarekin, azokaren helburuak lortu ziren eta pozik daude emaitzarekin bai GKEak, baita antolatzaileak ere. Mila esker gerturatu zineten guztioi.





2019(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

UDAKO BOLUNTARIOTZARAKO ESKAINTZA

Mariaren Lagundia Ikastolak, estatu eta mundu mailako sare zabal baten parte izanik, gizartearekiko daukan konpromisoa indartzeko, solidaritate-ekintzak eskaintzen ditu, udan boluntariotza ezberdinak antolatuz. Aurten ere aukera zabala iritsi zaigu. Bertan daukazue informazioa eta bideo baten esteka. Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi duen edonork, ikastolara deitu dezake. Animatu esperientzia berri bat bizitzera!









2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

"NIREKIN, ZUREKIN, ELKARREKIN" BIDEO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

 GURE IKASLEEN ARTEAN BI TALDEK LORTU DUTE SARIA!

Azaroaren amaieran, DBH 3 eta 4ko ikasle guztiek eta Heziketa Zikloetako talde batzuk, estatu mailako Mariaren Lagundia eskola guztietara zabaldutako "Nirekin, Zurekin, Elkarrekin" lemaren bideo lehiaketan parte hartu zuten.
Parte hartzeko, urteko lemarekin zerikusia zuten bideo laburrak sortu behar zituzten taldeka. Hiru kategoria zeuden (azpigaiaren arabera), eta kategoria bakoitzean talde irabazle bat eta talde finalista bat izendatu dute. Gure ikasleen artean, "Zurekin" kategorian irabazleen postua lortu du zikloetako ikasle talde batek, eta "Elkarrekin" kategorian finalista izan da DBH 3ko talde bat. Sari-banaketan bideo hauek ikusi ditugu denok elkarrekin.
Zorionak parte hartu duten guztiei, eta bereziki irabazle eta finalistei!
Hemen daukazue saritutako bideo bat ikusteko aukera!
DBH 3ko talde finalistaren bideoa: